XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ba ote nonbait
ametsetan sinestu izan dudan paradisu?

Pentsatu nahi dut
maite,
plaza hartan, zure etxe ondokoan,
hara joatekotan
zu topatu behar zaitudala.

Ikusi nahi dut
maite,
izkina hartan, autobus geltokiaren parean,
begiak irekitzekotan
ni besarkatzera zatozela.

Sentitu nahi dut
maite,
nire bular kontran, euripean,
han izatekotan
zure indar guziak aurkitu behar ditudala.

Sentitu nahi ditut,
gaur ere maite,
momento honetan,
gehien behar zaitudanean
eskua elkarri eskainiaz
maiteminduen lehenengo musuaren
ezpain dardaratsuak.